Batzar eta buruauzte askoren ondoren, parrada baten ondorioz irtendako ideia bat egiteko gertuago gaude. Buelta asko eman dizkiogu jaialdiari eta azkenean oso posik gelditzen ari gara batez ere eskualdeko taldeak izan duten erantzunagatik. Argi gelditu da Durangaldeko Taldeak gauzak egiteko gogoa dutela, eta asteko Rockaren Klasiekoen bertsioak egiteko jaialdia egingo dugu, mozorro eta guzti. Jaialdia Durangoko Plateruena kafe antzokian egingo da bi egunetan, Martxoak 9 eta 16 gaueko 9etan hasita.
2007ko Urtarrilaren 15ean batu ginen taldeekin eta bertan finkatu genituen parte artuko duten taldeak. Azkenean 26 talde egongo gara eta hauek izango dira:
Alerta, Anker, Argamboys, Audiobus, DeCRaY, Dirties, Ene Bada, Flores de Carton, Ihesbide, Mala Hierba, Manhatan, Midnight Murders, Mutus Liber, Pshicotic Beliver, Seiurte, Shellsuckers, Sugoi, Sybaris, Tanga Opilak, The Black Dogs, The Kraven, Trapatoni C. B., The Tuesday Evening, Ymotek, Zain eta Zaldibar Pistols.Eta bertsioak, ba zerbait aurreratzeko, Michael Jackson, Pantera eta Hellacopters internazional mailan eta Itoitz, Parabellum edo Paralisis Permanente estatu mailan.
Eskertzea ideia hau aurrera eramaten bultzatu eta lagundu diguten guztioi eta laister arte.